INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Oporrak natura bete-betean igaro nahi dituzu?

Gure familia-kanpina Sakanako bailara ederraren bihotzean dago, milaka urteko haritzez inguratuta. Kanpinak Nafarroako benetako esentziaz erabat gozatzera gonbidatzen zaitu. Gainera, zure egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin, zerbitzu sorta zabala eskainiko dizugu.

Ongietorri beroa izango duzu, baita taberna, jatetxea, animazioa, atseden guneak, igerilekua, kirol instalazioak eta beste zerbitzu asko ere eskura izango dituzu. Aparkatu zure ibilgailua, utzi ekipajea eta gozatu ahalik eta gehien zure oporraldiaz.

TABERNA JATETXEA

Etxarri Kanpinean, gure igerilekuak adin guztietara egokituta daude. Udako denboraldian, sorosleek ikuskatzen dituzte, ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko. Freskatu, ondo pasa, atseden hartu eta hartu eguzkia milaka urteko haritzez inguratutako gure igerilekuetan eta gozatu udaz Etxarri kanpinean.

*Igerileku irekia, daten eta denboraldiaren arabera*

Camping Etxarri - piscina. Instalaciones y servicios.
Camping Etxarri. Instalaciones y servicios

Piknik- eta barbakoa-gunea

Etxarriko kanpinean hiru gune ditugu parrilladun barbakoekin, baita gure bezero guztien eskura dagoen piknik-gunea ere.

Gozatu bazkari edo afari batez aire zabalean, zure gertukoen ondoan. Deskonektatu zure oporretan natura barnean. 

Camping Etxarri - Zona de picnic.
Instalaciones y servicios.
Camping Etxarri - Animación. Juegos en la piscina.

padel pista

Nafarroan padel-pistak dituen kanpin baten bila zabiltza? Etxarri kanpina toki aproposena da zuretzat!

Entretenimendurako eta dibertimendurako gune bat dugu, non kanpinlariek goza baitezakete padel pistaz.

Palak eta pilotak ditugu (fidantza bat jarri beharko duzu), kirola eginez ahalik eta gehien gozatu dezazun.

*Padel pista alokatu dezakete gure instalazioetan ostatu hartzen ez duten guztiek (4 euro/ordua).*

Camping Etxarri - Pista de pádel. Instalaciones y servicios

AUTO ELEKTRIKOAK KARGATZEKO GUNEA

Etxarri kanpinean energia berdearen aldeko apustua egiten dugu; horregatik, gure instalazioetan auto elektrikoak kargatzeko gunea daukagu, gure eraikin nagusian eguzki-plakak instalatu baititugu. 

Gure kanpinean zure ibilgailua % 100ean berriztagarria den energiarekin kargatu ahal izango duzu, eta horrela, prest edukiko duzu zure eskapada eta txangoak egiteko. 

Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa den informazio guztia ELECTROMAPS aplikazioan aurkituko duzu.