· Alojamenduak goizeko 12:00ak baino lehen
utzi beharko dira (behe-denboraldiko ordutegia harreran galdetu).
Sarrerak, arratsaldeko 16:00tan izango dira.
· Bungalow eta Mobil-Home-ko preziotan: izarak, garbiketako produktuak
eta komuneko papera barne hartuta daude.
· Debekatuta dago erretzea.
· Zaborra kanpineko aparkalekuan dauden gaikako bilketarako
edukiontzietan utzi beharko da. Mesedez, bereizi hondakinak eta utzi
edukiontzi egokietan.
· Sukaldeko tresneria osoa jartzen dugu; zerbait faltan dagoela
ikusten baduzu, harreran esan. Taldeak etortzen direnean,
debekatuta dago sukaldeko gauzak bungalow batetik bestera eramatea.
Erreserba egitean, egonaldi osoaren% 50 ordaintzeko eskatuko da.
Egonaldia hasi baino 7 egun lehenago arte, erreserba bertan behera utz dezakezu inolako penalizaziorik gabe, eta aurreratutako diru guztia itzuliko zaizu.
Heldu baino 6 egun edo gutxiago erreserba ezeztatuz gero, lehen gaua kobratuko zaio kitatze-gastu gisa, eta gainerakoa itzuli egingo zaio.
1.- Kanpinlariek 2009ko martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren arauak eta barne-araudiaren erregelamendu honen arauak bete beharko dituzte une oro.
2.- Erabiltzaileei sarrera ukatzeko eskubidea dugu. Etxarri kanpineko zuzendaritzak kanpinetik joateko eskatuko die heziketa eta elkarbizitza arauak betetzen ez dituzten kanpilariei.
3.- Kanpinlariek erregistroko fitxetan eman beharko dute izena harreran tokia eskatzen dutenean. Horretarako, NANa edo pasaportea aurkeztu beharko dute, eta kanpinean sartuko dituzten gauzak aipatuko, betiere gauza horiek tasa bat ordaintzera lotuta badaude.
4.- Fitxaren titularraren ardurakoak izango dira berak nahiz berarekin daudenek kanpinean eragin ditzaketen kalteak. 16 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta sartu behar dira kanpinean.
5.- Etxarri kanpineko bezeroek honako arau hauek bete beharko dituzte:
a) Kanpineko landareak eta instalazioak errespetatzea.
b) Erabateko isiltasuna gordetzea, gaueko 24:00etatik hurrengo eguneko goizeko 8:00ak arteko atseden tartean.
c) Kanpinean ibilgailuei baimendutako gehieneko abiadura 10 km/h da. Kanpinlarien atsedena ez asaldatzeko, gaueko 23:00etatik goizeko 8:00etara debekatuta dago ibilgailuekin kanpinaren eremuan ibili, hara sartu edota bertatik irtetea. Ibilgailua kanpoan aparkatu beharko da.
d) Debekaturik dago kanpinean txakurrak edo bestelako animaliak aske izatea. Animaliaren kateak ez du bi metroko luzera baino gehiago izango eta ez du partzelako mugak gaindituko. Animaliaren jabea izango da hark sor ditzakeen ezbeharren erantzule. Txakurrak bere jabeak edo bere kargua duen batek lagunduta egon beharko du une oro. Animaliak kanpinaren kanpoaldera atera behar dira beren beharrak egin ditzaten, eta handik bilduko dira beti. Animaliek kanpinlarien atsedena galarazten badute, kanpinetik ateratzeko eskatuko zaie.
e) Debekaturik dago: sua piztea, suzko armak edota istripuak eragin ditzaketen tresnak sartzea, hondakinak botatzeko propio jarritako tokietatik kanpo hondarrak eta abarrak uztea, gainerako kanpinlariak molestatu ditzaketen joko edo kirolak egitea, arropak ikusteko moduko tokietan edota zuhaitzen artean zintzilikatzea eta helduak haur parkean ibiltzea.
f) Argindarraren konexioa egiteko material egokia erabiliko da, eta lur-hartunea izan beharko du. Hustubiderik ez duten karabanek ontzi bat eduki beharko dute likidoak jasotzeko. Iritsitakoan, zenbakia duen tokia emango zaie eta ezin izango dute ezer aldatu aldez aurretik harreran kontsultatu gabe. Partzelen mugak errespetatu beharko dira ezinbestean, bai eta errepideak eta bideak ere, eta bertan ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Debekaturik dago partzelen artean banatze elementu artifizialak jartzea (hesolak, sokak, etab.).
g) Kanpilariei jakinarazten zaie erabili ondoren txorrotak itxi egin behar direla eta iturriak ura hartzeko soilik erabili behar direla.
h) Kanpinlariek ezingo dituzte kanpinlari gisa erregistraturik ez dauden pertsonak kanpinera gonbidatu, arduradunen baimenik gabe. Kanpinean inskibaturik ez dauden pertsonek bisitari-txartela ordaindu beharko dute, autoa kanpoko aldean utziko dute eta 21:00ak baino lehen utzi beharko dute kanpina. Egonaldi luzeko bezeroek auto bat bakarrik sartu ahal izango dute partzela bakoitzeko.
j) Bezeroei eskatzen diegu kanpina utzi behar baldin badute 24 ordu lehenago jakinarazteko, eguna 12:00etan amaitzen dela kontuan hartuta. Kanpina ordu horretatik aurrera utzi nahi duten bezeroek ateratzen diren egunari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dute.
k) Etxarri kanpina soilik harrera-bulegoan utzitako objektuen edo diruaren erantzulea izango da. Dirua edota objektuak utzi izana egiaztatuko da haiek uzten diren momentuan hori frogatzen duela ziurtagiri baten bitartez.
k) Zuzendaritza ez da erantzulea izango kanpinlarien gauzak galdu, lapurtu edota kaltetuak badira, ez eta suteek edo aparteko arrazoiek beren ondasunetan edota haien segurtasuna kaltetzen badute ere, kanpinari egotzi ezin zaizkion kasuetan.
m) Kanpinlariek araudi honetan jasotzen diren jarraibideak bete behar dituzte. Jarraibideak Etxarri kanpinaren zuzendaritzak ezarriak dira. Sarrerako langileek jarraibide horiek ezin hobeto ezagutzen dituzte, eta beti prest egongo dira kanpinlariei behar duten guztietan laguntzeko.
q) Kanpinean aparkatuta dauden karabana eta mobil homes-etako gas-ponpak urtero berrikusi behar dira. Instalazioko arduradunaren erantzukizuna izango da azterketa horiek egin ez izana.
r) Igerilekuan sartzeko txartela edota karneta aurkeztu behar da.
ISTRIPUEI AURRE EGITEKO:
-ORDENA ETA GARBITASUNA da lehen segurtasun-araua.
-Gas-aparatuak erabiltzen badituzu:
Botila ongi aireztatutako toki batean jarri.
Garbiak eduki. Erregailuak garbiak daudela ziurtatu.
-Botilak eta beira hondakinak biltegira —birziklatzeko—, paperontzira edo zakarrontzira eraman.
-Zigarro-puntak hautsontzietan bota.
-Aparatu elektrikoak erabiliz gero, egoera onean mantendu.
-Ez erabili aparatu elektrikorik komunetan eta dutxetan.
-Ez gainkargatu konexio elektrikoak.
-Ibilgailua kanpinaren barruan erabiltzen baduzu, ez itzazu sarbideak oztopatu, ez eta seinalatutako sua itzaltzeko sistemak ere.
-Larrialdietarako hustuketa-arauak bete eta errespetatu.
-Utzi karabana eta ibilgailua sarbideak eta seinalatutako sua itzaltzeko sistemak ez oztopatzeko moduan.
-Zure karabana eta kanpineko koadroa lotzen duen konexio elektrikoa ongi babestuta dagoela egiaztatu, lur-hartunea barne.
LARRIALDIAN
-Kanpinaren barruan istripuren bat edo suteren bat ikusten baduzu, HARRERAN JAKINARAZI.
KANPINA UZTEA AGINTZEN BADIZUTE:
-EZ MUGITU EZ AUTOA, EZ KARABANA.
-EZ SARTU BERRIRO ATERPETXEAN.
-EZ DESMUNTATU DENDA ETA EZ BILDU EKIPAJEA
-Zurekin zeudenetatik ez dela inor atzeratu egiaztatu.
-Kanpineko langileei lagundu eta ezartzen den BILGUNERA joan.
LARRIALDIETARAKO, KANPINETIK KANPO BAZAUDE,
DEITU SOS NAFARROA 112 TELEFONORA
Danbolintxulo parajea z/g
31820 ETXARRI ARANATZ - NAFARROA
Teléfono. +34 948 460 537
info@campingetxarri.com
Reg. uct00022