Erreserbatu orain.

Prezioak eta data libreak
Kontsultatu erabilgarritasuna eta prezioak

MASKOTAK ONARTZEKO ARAUDIA

● Prezioa: 6 euro eguneko maskota bakoitzeko ostatu aukera guztietan eta 1,50 euro eguneko partzeletan.

●Gure ostatu mota guztietan onartzen ditugu. Gutxienez, ostatu guztien % 50ean eta partzelaguztietan.

● Gehienez: 2 maskota ostatu bakoitzeko eta 4 partzeletan.

● Maskotak lotuta egongo dira beti, kanpinaren esparru osoan. Animaliaren kateak ez du bi metroko luzera baino gehiago izango eta ez ditu partzelaren mugak gaindituko.

● Maskota erasokorrek muturrekoa jarrita eraman beharko dute.

● Kanpinetik atera beharko dira, eginkariak egin ditzaten, baina hala izan ez bada, animaliaren gorozkiak jaso eta pixa egin duten lekuan ur pixka bat botatzea eskatzen dizuegu, usain txarra eta batzuetan pixak eragiten duen korrosioa saihesteko.

● Maskotak ezin dira bakarrik utzi ostatuen barruan.

● Ezin dituzte erabili altzariak (sofak, oheak, hamakak, etab.), ezta ostatuan dagoen arropa ere (mantak, eskuoihalak, izarak, etab.).Ostatuetako dutxetan ere ezin dira bainatu.

●Maskotaren jabeak bere gain hartzen du kanpineko pertsonei, beste maskotei edo materialari egin dakizkiekeen kalteen erantzukizuna.

● Maskotak ezin dira igerilekuen eremura sartu.

●Egonaldiak irauten duen bitartean, txertaketa-kartilak edo beharrezko beste agiri batzuk eskura eduki behar dira, une bakoitzeko arauen arabera.

●Animaliek kanpineko atsedena eragozten badute, kanpinetik alde egiteko gonbidapena jasoko dute.

Helbidea

Danbolintxulo parajea z/g

31820 ETXARRI ARANATZ - NAFARROA

Teléfono. +34 948 460 537

info@campingetxarri.com

Erregistroa

Reg. uct00022

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
campingred
Etxarri

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Aceptar todas las cookies
Configuración de cookies