Instalazio eta zerbitzuei dagokienez, nabarmentzeko modukoa da igerilekuen eremu bikaina, bertan egun osoa patxadan pasatzeko moduko belardia duena.
Zure BAINU-TXANOA ez ahaztu, igerilekura sartzeko BEHARREZKOA delako!
Jatetxea ere badugu, bertako produktuekin eginiko sukaldaritza eskaintzen duena.
Plater konbinatuak, errazioak, ogitartekoak... Asteburuko menua eta pizzak baita ere.
Oso aktiboa bazara, inguruneak eskaintzen dituen jarduerez gain, honako hauek ere baditugu: Padel pista berria eta squashean, areto-futbolean eta basketean aritzeko pista, haur parkeak, ping-pong mahaia
Kanpinetik zehar, hiru zona ezberdin ditugu Barbakoak egiteko.
Era berean, higiene-bloke modernoak ditugu, baita beste instalazio batzuk ere, euren kokapen egokia dela-eta, gure kanpinean zauden bitartean bizitza erraztuko dizutenak. Garbitasuna eta mantentze-egoera, bereziki, zaintzen ditugu.
.
Danbolintxulo parajea z/g
31820 ETXARRI ARANATZ - NAFARROA
Teléfono. +34 948 460 537
info@campingetxarri.com
Reg. uct00022