Etxarri kanpinak partzela zabalak ditu, bertan karabana, autokarabana
edo kanpin-denda jar dezazun.
Gure partzelak, lauak eta bereziak dira, hosto galkorreko zuhaitzez inguratuak daude.
Zuhaitz horiek itzal freskoa ematen dute udako hilabeteetan, neguan berriz,
eguzkia pasatzen uzten dute.
Zure karabana edo furgoneta instalatu edo Kanpin-denda muntatzea
besterik ez da egin behar gure lursailetako batean, oporraldi ezin hobeaz gozatzeko.
Argia hartzeko poste partekatua (6A).
* Luzagailu elektrikoa ekartzea gomendatzen dugu
Zure maskota ere gonbidatuta dago!
Igerilekuetara sarrera doan
Gure kanpinean erosotasunari garrantzi berezia ematen diogu eta sarbide errazeko lursail zabalak ditugu, itzal eta belar, lur edo hartxintxarrezko zoruarekin.
3 LURSAIL mota ditugu:
LARRI: gure lursail estandarra: zabala, mota guztietako instalazioak hartzeko aproposa, autoa + karabana, autokarabana, furgoneta, gurdi-dendak, kanpin-dendak...
ERDI: gure lursailetako batzuk apur bat irregularrak dira, edo kokapenagatik pixka bat mugatuagoak dira. Lursail hauetan furgoneta txikiak edo kanpin-dendak onartzen dira.
TTIPI: lursailik txikienak dira edo, sarbideagatik, KARABANAK eta AUTOKARABANARIK EZ, kanpin-dendak soilik har ditzaketenak.
Kontuan izan eta erreserba egiten duzunean, hautatu zure beharretara hobekien egokitzen den partzela mota
Lortu orain zure KONOKONOCARD txartela "ETXARRI" kodearekin
9,95 €-ren truke, gure lursailik onenetan eta penintsula osoko hainbat kanpinetan
prezio merkeez gozatzeko.
Behe-denboraldiko prezio gutxituta
Kontsultatu tarifak denboraldiaren arabera hemen: KONOKONOCARD
Danbolintxulo parajea z/g
31820 ETXARRI ARANATZ - NAFARROA
Teléfono. +34 948 460 537
info@campingetxarri.com
Reg. uct00022